KAIDARA - Experiencias y recursos educativos para una ciudadanía global
Protozoo intsumisoak. Herritargoa eta kontsumo arduratsuaItzuli
Autorea: Araceli Caballero

Data: 2013

Gaiak: Giza garapen iraunkorra, Nortasun eta aniztasun kulturala, Demokrazia eta parte hartzea , Bakea eta liskarra

Baliabide-mota: Liburuak, artikuluak, txostenak

Hartzaileak: Hezitzaileak

Protozoo intsumisoak. Herritargoa eta kontsumo arduratsua
 

Azalpena

Hona hemen opari polita, ez-kontsumista (jakina!) eta bikoitza: edukietan hezi nahi gaitu; formetan, goxatu. Ez, noski, bera liburu atsegin edo eskuzabal izatearren; alderantziz, arduragarri gertatzen da, baina jendea, gizartea eta naturarekiko adeitsu agertzen da.

Gogoeta kritikoak funtsezko baieztapen honetatik abiatzen dira: hiria merkatu da, herritarra kontsumitzaile. Ikusmolde horretatik, kontsumo partekatu berri bati heltzeko proposamenak ez dira gutxi, ingurumena eta gizartea aintzat joko dituen eredu horrek gizakiaren gaitasunak biderkatuko dituelako.

Egungo errealitateak testua (berez, baliagarria) vademecum bihurtu du, berak erakusten duelako alor honetan bide berriak urratu beharko liratekeela, krisia (krisi eta aukera) loratu eta ekonomia gizateriaren premiak betetzea den esentzia egiazko eta bakarra mamitzeko.

Hau bezalako saiakera asko beharko dira protozoo intsumiso asko ager daitezen, kontsumoan ez ezik, ekoizpenean, banaketan, finantzetan, herrigintzan, ikastetxeetan, hedabideetan  eta balorazio etikoetan ere.

(Arcadi Oliveres-en sarrerarik)



 

Helburuak

HERRITARGO GLOBALA BILDUMA

Herritargo globala izeneko korronte sozialak, mundu bidezkoago eta iraunkorrago bat lortzeko konpromisoa hartutako herritargo-eredu berri bat sustatzen du. Ikuspegi horretatik, herritargo globalerako hezkuntzak aniztasuna errespetatu eta balioestearen alde, ingurumena babestearen alde, ardurazko kontsumoaren alde eta giza eskubide indibidual eta sozialen alde egiten du.

Testuinguru horretan, Intermón Oxfam-en "Herritargo Globala" bildumaren helburua, gure ikastetxeetan eta gizartean elkarrizketa, parte hartzea, erantzukizun partekatua eta eraldatzeko konpromisoa indartuko dituzten lanabes teoriko eta praktikoak eskaini nahi ditu.

Publikazioak elkarren osagarriak diren bi bidetatik bideratzen ditu: Jakintzak eta Proposamenak. Aurrenekoan, herritargo globalarekin loturiko ekarpenak eta alternatiba teorikoak biltzen dira. Proposamenak bilduman, berriz, herritargo global horretaz jabetzeko eta bera eraikitzeko estrategiak praktikan jartzen lagunduko duten dibulgaziozko eskuliburu pedagogikoak.



 
 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Erantsi iruzkina

 
Partekatu facebook twitter google
 
Behera kargatu artxiboa
Deskargatu Protozoos_Interactiu.pdf
Castellano
Deskargatu Protozous_Interactiu.pdf
Català
Si te gusta el trabajo que realizamos, puedes contribuir a que podamos seguir educando para una ciudadanía global haciendo un donativo. ¡Muchas gracias!
 
Lanean jarraitu nahi baduzu…

…gai berarekin

Gerra-filmen beste alderdia

Ikaslearengandik gertuko diren eta elkarren kontra diharduten dauden bi kolektiboen azterketan abiaturik, material honek bortizkeriaren kultura determinatzen duten elementuak aztertu eta bestelako aukerak eskaintzen ditu. Era berean, hainbat motatako armak erakusten ditu, hala nola pertsonaren...... [+]


 


…adin berekoekin

Herritargo globalerantz. Oinarrizko gaitasunak proposatuz

Intermón Oxfam-ek garatu du txosten hau, erakunde eta elkarteek parte har zezaten Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak deituriko LOE garatze-prozesuari eginiko ekarpenekin. Txosten honen arabera, herritargo globalerako hezteak esan nahi du gure ikasleen balio, jarrera eta jokabideak pixkanaka...... [+]


 


…besteek egiten dutena ikusiz

Eskolan ekitea (kooperatiba)

Jarduera honekin, ikasleek kooperatibismo eta ekimenezko proiektuak martxan jartzeko estrategiak gara ditzaten lortu nahi da; horretara begira, kontua da ikaslea gaitzea, gerora gizartean ahalik eta era eraginkor eta gogo-betegarrienean txerta dadin, curriculuma osatzen duten oinarrizko gaitasunak...... [+]


Si quieres recibir información sobre las novedades del programa educativo de Oxfam Intermón, inscríbete en el programa Educar para una ciudadanía global.
Suscríbete




Lege-oharra | Pribatutasuna | Kontaktua
web-orriaren Espais, 2017