KAIDARA - Experiencias y recursos educativos para una ciudadanía global
Eskola aldatzeko arrastoak Itzuli
Autorea: Intermón Oxfam

Data: 2013

Gaiak: Giza garapen iraunkorra, Nortasun eta aniztasun kulturala, Demokrazia eta parte hartzea , Bakea eta liskarra, Giza eskubideak

Baliabide-mota: Liburuak, artikuluak, txostenak

Hartzaileak: Hezitzaileak

Eskola aldatzeko arrastoak
 

Azalpena

Gizateriarekin eta planetarekin arduratsu izango den herritargo globaleko korronte bat osatzeko, euskarriak eskolatik hasita finkatu behar dira. Gelako egunerokotasunean sinesmen horri eusten diogunok badakigu hori ez dela erraza, baina bizi garen mundu honetan aurrean jarri dizkigun erronka batzuek (pobrezia, klima aldaketa eta antzekoak) ezin dute itxaron. Egungo hezkuntza-sistemak erantzun gutxi eskaintzen du. Bestelako hezkuntza-eredua ikusi behar dugu, humanista, elkarrizketan eta elkarbizitzan oinarritua, justiziaren kezka sentituko duen, ingurunera eta mundua zabalik egongo den komunitate-eskola eraikiko duena. Erronka behinena, beraz, "izateko" eta eraldatzeko hezkuntza eraikitzea da.

Eskola aldatzeko arrastoak sailak, Desiderio de Paz Abril-en Escuelas y educación para la ciudadanía global; una mirada transformadora liburuaren edukiak jasotzen ditu. Herritargo globalerako hezkuntzaren proposamena sakon eta zabal oinarritzean urte asko eman dituelarik, autore horren oraingo liburuaren xedea ideia teorikoetarako hurrenkera, praktika eta talde-lanaren inguruko hausnarketa erraztea da, eta horrekin batera, bidezkoa bada, obra zabalago bat irakurtzera ateak irekitzea.

Atal guztien amaieran agertzen diren galderek irakurleari bere burua ebalua dezan inbitatzen dute eta, gainera, banaka nahiz taldeka, gogoeta-prozesu sakonagoak egiteko tentazioa uzten dio eskura.



 

Helburuak

HERRITARGO GLOBALA BILDUMA

Herritargo globala izeneko korronte sozialak, mundu bidezkoago eta iraunkorrago bat lortzeko konpromisoa hartutako herritargo-eredu berri bat sustatzen du. Ikuspegi horretatik, herritargo globalerako hezkuntzak aniztasuna errespetatu eta balioestearen alde, ingurumena babestearen alde, ardurazko kontsumoaren alde eta giza eskubide indibidual eta sozialen alde egiten du.

Testuinguru horretan, Intermón Oxfam-en "Herritargo Globala" bildumaren helburua, gure ikastetxeetan eta gizartean elkarrizketa, parte hartzea, erantzukizun partekatua eta eraldatzeko konpromisoa indartuko dituzten lanabes teoriko eta praktikoak eskaini nahi ditu.

Publikazioak elkarren osagarriak diren bi bidetatik bideratzen ditu: Jakintzak eta Proposamenak. Aurrenekoan, herritargo globalarekin loturiko ekarpenak eta alternatiba teorikoak biltzen dira. Proposamenak bilduman, berriz, herritargo global horretaz jabetzeko eta bera eraikitzeko estrategiak praktikan jartzen lagunduko duten dibulgaziozko eskuliburu pedagogikoak.



 
 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Erantsi iruzkina

 
Partekatu facebook twitter google
 
Behera kargatu artxiboa
Deskargatu Pistas_Interactiu.pdf
Castellano
Deskargatu Pistes_Interactiu.pdf
Català
Si te gusta el trabajo que realizamos, puedes contribuir a que podamos seguir educando para una ciudadanía global haciendo un donativo. ¡Muchas gracias!
 
Lanean jarraitu nahi baduzu…

…gai berarekin

Beldurra biluztuz

Indarkeriarik Gabeko eta Bake Eskola Egunean (IGBE) abiagune harturik, bake-kulturaren inguruko gogoeta egiten da monografiko honetan. Era berean, kultura hori egunero lantzea beharrezkoa dela berresten da. Ondoren eta hainbat euskarri (bideoklip, film, etab.) aztertuz, indarkeriaren kultura determinatzen...... [+]


 


…adin berekoekin

Eskola herritargo-sortzailea. Migrazio errealitaterako hurrerapena Madril udalerriko bigarren hezkuntzako ikastetxeetan

Integrazio soziala hainbat alorretatik gorpuzten da, eragile askoren parte hartzeari esker. “Integratua" dagoen gizakiak, gure ikuspuntutik, gizarte bateko bizitza sozial, ekonomiko, kultural eta politikoan aktiboki hartzen du parte, eskubideak egikaritzen ditu eta oinarrizko ondasun...... [+]


 


…besteek egiten dutena ikusiz

Global Express-eko Lantaldea

Praktika honetan, estatuko herrialde desberdinetako Unibertsitateko eta Bigarren Hezkuntzako irakasle-talde batek hartu du parte, Global express hezkuntza-proposamena egitea xede izaki. Lantalde horretan bada Este equipo, en el que también hay un miembro del equipo educativo de Intermón Oxfam-eko...... [+]


Si quieres recibir información sobre las novedades del programa educativo de Oxfam Intermón, inscríbete en el programa Educar para una ciudadanía global.
Suscríbete




Lege-oharra | Pribatutasuna | Kontaktua
web-orriaren Espais, 2017