KAIDARA - Experiencias y recursos educativos para una ciudadanía global
Herritargo globalerako hezkuntza eta ikastetxeak; begirada eraldatzaileaItzuli
Autorea: Desiderio de Paz Abril

Data: 2013

Gaiak: Giza garapen iraunkorra, Nortasun eta aniztasun kulturala, Demokrazia eta parte hartzea , Bakea eta liskarra

Baliabide-mota: Liburuak, artikuluak, txostenak

Hartzaileak: Hezitzaileak

Herritargo globalerako hezkuntza eta ikastetxeak; begirada eraldatzailea
 

Azalpena

Gaur egungo garaiotan hezkuntzari buruzko eztabaida politikoa herritargoaren inguruan egosten eta mamitzen ari da. Alde batetik eta bestetik argudioak biderkatzen diren bitartean, hezitzaile izateko ardura daukagunok betiko galderari bueltaka segitzen dugu: nolako herritargoa eraikitzen (laguntzen) ari garen eskolatik. Bizitzarako, ezer arrotz izango ez zaigun mundu baterako heztea da gure asmoa eta horrek, noski, eskola mundua berreratzera garamatza. Hezkuntza eredu humanista eta global berria abiapuntua hartuta, liburu honek eskaintzen digun ikusmoldea kosmopolita, emantzipatzaile, kritiko, parte-hartzaile, demokratiko, eraikitzaile, gogoetatsu, dialogiko eta, batez ere, transformatzailea da.

Liburu honek eskola-praktikaren diagnostikoa, premiak eta antolamendurako euskailuak planteatzen dizkigu era zorrotz, didaktiko eta ulergarri batean. Horregatik bihurtu da ezinbesteko irakurketa hezitzaileentzat eta argi-emailea seme-alaben eskola-ereduaz kezkatzen diren gurasoentzat. Mundu bidezkoago bat erdiesteko hezkuntza baliabiderik behinena dela sinesten dugunontzat argudio-iturri oparoa da liburu hau.



 

Helburuak

HERRITARGO GLOBALA BILDUMA

Herritargo globala izeneko korronte sozialak, mundu bidezkoago eta iraunkorrago bat lortzeko konpromisoa hartutako herritargo-eredu berri bat sustatzen du. Ikuspegi horretatik, herritargo globalerako hezkuntzak aniztasuna errespetatu eta balioestearen alde, ingurumena babestearen alde, ardurazko kontsumoaren alde eta giza eskubide indibidual eta sozialen alde egiten du.

Testuinguru horretan, Intermón Oxfam-en "Herritargo Globala" bildumaren helburua, gure ikastetxeetan eta gizartean elkarrizketa, parte hartzea, erantzukizun partekatua eta eraldatzeko konpromisoa indartuko dituzten lanabes teoriko eta praktikoak eskaini nahi ditu.

Publikazioak elkarren osagarriak diren bi bidetatik bideratzen ditu: Jakintzak eta Proposamenak. Aurrenekoan, herritargo globalarekin loturiko ekarpenak eta alternatiba teorikoak biltzen dira. Proposamenak bilduman, berriz, herritargo global horretaz jabetzeko eta bera eraikitzeko estrategiak praktikan jartzen lagunduko duten dibulgaziozko eskuliburu pedagogikoak.



 
 

Iruzkinak
Kaidara (18-04-2016-16:43:17)
Hola Maureen, no tenemos ninguna restricción. ¿Has probado con otro navegador?
Esperamos que lo logres.
Saludos!
 
Maureen Merchan (23-03-2016-13:40:09)
Estimados,

No es posible descargar las cartillas en mi ordenador. Podrían validar por favor si hay alguna restricción en su servidor.

Gracias!
Saludos
 

Erantsi iruzkina

 
Partekatu facebook twitter google
 
Behera kargatu artxiboa
Deskargatu ECG_es_interactiu.pdf
Castellano
Deskargatu ECG_cat_interactiu.pdf
Català
Si te gusta el trabajo que realizamos, puedes contribuir a que podamos seguir educando para una ciudadanía global haciendo un donativo. ¡Muchas gracias!
 
Lanean jarraitu nahi baduzu…

…gai berarekin

Berdinen arteko tutoretza

Eskola-txertatzea erdietsi eta eskola-erasoari saihets egiteko modurik egokiena berdinen arteko laguntza dela sinetsirik, hemen planteatzen den egitarauan DBHko 3. mailako ikaslea DBHko 1. mailako ikaslearen tutore izango da, erreferentziako eredu eta, gatazkarik bada, laguntzaile jarduteko. 3....... [+]


 


…adin berekoekin

Demokrazia, hautestontzietatik haratago

Global express honek demokraziaren egungo egoera aztertzeko elementuak eman eta gaur demokraziak duen erronka nagusiari —herritarrak parte-hartzaile eta askeak izatea— erantzuna emateko proposamen batzuk agertuko ditu. Gizartearen eraikuntza herritarren partaidetzaren bitartez bakarrik lor...... [+]


 


…besteek egiten dutena ikusiz

Ser, estimar, saber

"Ser, estimar,saber" ("Izatea, maitatzea, jakitea") ikastegiko proiektu globalean sustatzen da balioetan heztea, lan autonomoa, kooperatiboa (proiektuka), integrala, aniztasuna talde heterogeneoetan lantzea... Bertan, hezkuntza alorreko komunitate osoa inplikatzea nahi da. Curriculum...... [+]


Si quieres recibir información sobre las novedades del programa educativo de Oxfam Intermón, inscríbete en el programa Educar para una ciudadanía global.
Suscríbete




Lege-oharra | Pribatutasuna | Kontaktua
web-orriaren Espais, 2018