KAIDARA - Experiencias y recursos educativos para una ciudadanía global
Kyotok salbatuko ote gaitu?Itzuli
Autorea: Ferran Polo

Data: 2005

Gaiak: Giza garapen iraunkorra, Giza eskubideak

Baliabide-mota: Material didaktikoa

Hartzaileak: 12 - 14 urte artekoak, 14 - 16 urte artekoak, 16 urtetik gorakoak

Kyotok salbatuko ote gaitu?
 

Azalpena

Kyotoko Protokoloa indarrean sartzeak planetako populazio zigortuenetan izan dezakeen eraginaz gogoeta egiteko elementuak eskaintzen ditu Global express honek. Bost jardueratan zehar materialak kuestionatzen du Protokolo hori indarrean sartzea aski ote den klima aldaketaren eraginak arintzeko eta oinatz ekologikoa geldiarazteko. Bestetik, eragin gehien nozitu dituzten populazioak berotze globalaz ardura gutxien agertzen dutenak direla salatzen du Global express honek eta, bide horretatik, erantzukizun indibidual eta kolektiboari dei egiten die, klima aldaketari aurre egin eta ingurumen alorrean oreka lor dezagun. Material honekin lortu nahi da ikasleak jarrera autokritikoa har dezan eta, horri esker, milioika pertsonaren eguneroko bizimoduak duen eraginaz jabe dadin.



 

Helburuak

Hedabideetan inpaktua izaten duten izari globaleko gai eta gertakariak jorratzeko tresna da Global express. Gure edizio guztietan agertzen dira hiru elementu: gaiaren testuingurua finkatzeko artikulu eta baliabideez osaturiko dossierra, irakasleentzako orientazioak eskaintzen dituen gida didaktikoa eta, azkenik, ikasleak landu beharreko hainbat jarduera dakartzan hezkuntza-proposamena.

Global express-en xedea ikasleen artean galderak sortaraztea da, errealitateaz ikuspen kritikoa izan dezaten: horri esker ulertu ahal izango dute mundu zabalaren egoera eta garatzen ari den mundu-bazter horren egoera, bereziki.



 
 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Erantsi iruzkina

 
Partekatu facebook twitter google
 
Behera kargatu artxiboa
Deskargatu Kioto_actividad_CAS.pdf
Castellano
Deskargatu Kioto_actividad_CAT.pdf
Català
Deskargatu Kioto_actividad_EUS.pdf
Euskara
Deskargatu Kioto_actividad_GAL.pdf
Galego
 
Behera kargatu ondoko artxiboak    
Deskargatu dossier_y_guia_cast.zip

dossier_y_guia_cast.zip

Deskargatu dossier_y_guia_cat.zip

dossier_y_guia_cat.zip

Deskargatu Kioto_dossier_y_guia_EUS.pdf

Kioto_dossier_y_guia_EUS.pdf

Deskargatu dossier_y_guia_gal.zip

dossier_y_guia_gal.zip

Si te gusta el trabajo que realizamos, puedes contribuir a que podamos seguir educando para una ciudadanía global haciendo un donativo. ¡Muchas gracias!
 
Lanean jarraitu nahi baduzu…

…gai berarekin

Mugarik gabeko abestiak (10-12)

Munduan barrena mugitzeko eskubidea gizaki guztioi zor zaigu, giza fenomeno hori denboraren hastapenetatik dator. Egunero, betidanik, milaka pertsonak bidaiatzea erabakitzen dute mundua ezagutzeko,  lana bilatzeko, aukera berriak topatzeko… beste gizaki asko aldatzen dira lekuz, beren burua...... [+]


 


…adin berekoekin

Petrolioa, aberastasun pozoiduna

Global express honen helburu behinena, ikasleari gure bizimodu eta kontsumitzeko ohiturek petrolioarekiko dependentzia sortarazten duela jabearaztea da. Era berean, erregai horren ekoizpenak Hegoaldeko herrialdeei —aberastasun hori eduki, atera eta komertzializatzeak sortarazten dizkieten ingurugiro...... [+]


 


…besteek egiten dutena ikusiz

Kartel itsasketa / Munduak elkarlotuz_Enara-ametsak

Esperientzia hau Munduak elkarlotuz proiektuaren VII. edizioko lanaren parte baten ondorioz sortu zen, hots, amaiera aldean eratu zen, ikasleek egin duten lana eta atera dituzten ondorioak ezagutarazi nahi izan zituztenean. Plastikako irakaslearen laguntzarekin, migrazioei buruzko plataforman ikasleek...... [+]


Si quieres recibir información sobre las novedades del programa educativo de Oxfam Intermón, inscríbete en el programa Educar para una ciudadanía global.
Suscríbete




Lege-oharra | Pribatutasuna | Kontaktua
web-orriaren Espais, 2019