KAIDARA - Experiencias y recursos educativos para una ciudadanía global
Joko Olinpikoak: citius, altius, fortiusItzuli
Autorea: Profesorado de investigación-acción de Intermón Oxfam

Data: 2008

Gaiak: Giza garapen iraunkorra, Giza eskubideak

Baliabide-mota: Material didaktikoa

Hartzaileak: 16 urtetik gorakoak, 14 - 16 urte artekoak, 12 - 14 urte artekoak

Joko Olinpikoak: citius, altius, fortius
 

Azalpena

Global express honetan, Joko Olinpikoak eredu edo adibide harturik, kirol asko negozio-ikuskizun bihurturiko horrek maiz bidegabekeriak dakartzala ikusirik, ekitaldi hori zein enpresak nagusiki babesten duten aztertzen da; ondoren, espiritu olinpikoaren balioak eta kirol arropa eta oinetakoak ekoitzi diren lan-baldintzak konparatuko dira. 

Sektore horrentzat lanean ari diren fabriketako hiru langileren testimonioetan oin harturik, Indonesia, Marokko, Thailandia eta antzeko herrialdeetako beharginek —emakumeek, batik bat—  sistematikoki jasaten dituzten eskubideen urraketaren berri izango dugu.

 Azkenik, kontsumitzaile garen aldetik, gizartean dugun rolaz gogoeta egitera behartuko gaitu materialak eta errealitate horiek aldatzeko gizakiak eta kolektiboak egin dezaketenaz eztabaida irekitzea proposatuko da.



 

Helburuak

Hedabideetan inpaktua izaten duten izari globaleko gai eta gertakariak jorratzeko tresna da Global express. Gure edizio guztietan agertzen dira hiru elementu: gaiaren testuingurua finkatzeko artikulu eta baliabideez osaturiko dossierra, irakasleentzako orientazioak eskaintzen dituen gida didaktikoa eta, azkenik, ikasleak landu beharreko hainbat jarduera dakartzan hezkuntza-proposamena.

Global express-en xedea ikasleen artean galderak sortaraztea da, errealitateaz ikuspen kritikoa izan dezaten: horri esker ulertu ahal izango dute mundu zabalaren egoera eta garatzen ari den mundu-bazter horren egoera, bereziki.



 
 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Erantsi iruzkina

 
Partekatu facebook delicious twitter technorati myspace google
 
Behera kargatu artxiboa
Deskargatu jjoo_actividad_CAS.pdf
Castellano
Deskargatu jjoo_actividad_CAT.pdf
Català
Deskargatu jjoo_actividad_EUS.pdf
Euskara
Deskargatu jjoo_actividad_GAL.pdf
Galego
 
Behera kargatu ondoko artxiboak    
Deskargatu dossier_y_guia_cast.zip

dossier_y_guia_cast.zip

Deskargatu dossier_y_guia_cat.zip

dossier_y_guia_cat.zip

Deskargatu dossier_y_guia_eus.zip

dossier_y_guia_eus.zip

Deskargatu dossier_y_guia_gal.zip

dossier_y_guia_gal.zip

 
Lanean jarraitu nahi baduzu…

…gai berarekin

Geografia Ekonomikoko Lantaldea / Lur Zientziak

Esperientzia hau Madrilgo Intermón Oxfam-eko hezkuntza-taldeko irakasle eta kideek osaturiko lantaldeak burutu zen, DBHko 4.eko Geografia Ekonomikoa eta Batxilergoko 2.eko Lur Zientziak ikasgaiak antolatzeko helburuz, herritargo globalera iristeko hezkuntzaren ikuspegitik. Esperientzia hor...... [+]


 


…adin berekoekin

Petrolioa, aberastasun pozoiduna

Global express honen helburu behinena, ikasleari gure bizimodu eta kontsumitzeko ohiturek petrolioarekiko dependentzia sortarazten duela jabearaztea da. Era berean, erregai horren ekoizpenak Hegoaldeko herrialdeei —aberastasun hori eduki, atera eta komertzializatzeak sortarazten dizkieten...... [+]


 


…besteek egiten dutena ikusiz

Gazteen parte-hartzea Vilanova i Vallormanes udalerrian

Praktika horrek proposatuko digu nola landu, Ikaskuntza eta Zerbitzu (IkZ) proiektuetatik abiatuta, udalerriko parte-hartzea, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) 4. mailako ikasleekin. Lana lau esparrutan egin zen: gazteen casal baten sorrera eta jarduera, udal irrati baten sorrera, IkZ-n...... [+]


Lege-oharra | Pribatutasuna | Kontaktua
web-orriaren Espais, 2009