KAIDARA - Experiencias y recursos educativos para una ciudadanía global
Bidai agentziaItzuli
Autorea: Fernando Pérez Rodríguez

Data: 2007

Gaiak: Bakea eta liskarra, Giza eskubideak

Baliabide-mota: Material didaktikoa

Hartzaileak: 14 - 16 urte artekoak

Bidai agentzia
 

Azalpena

Unitate honen hasieran, aldez edo moldez egoera larrian dauden herrialdeetarako bidai eskaintzak era sinbolikoan banatuko dira ikasleen artean: Haiti, Kongoko Errepublika Demokratikoa, Sudan edo, Estatuan bertan, zeinahi eratako gatazka bizi duten lekuak (institutua, etorkin adingabekoen aterpetxea, tratu txarren biktima izan diren emakumeen zentro edo etxea, etab). Jarduera honetan, ikasleari azaldutako kasuez ikerketa egin dezan proposatuko zaio. Amaiera emateko, indarkeriaren gaia aztertzen duten filmez osaturiko bideo-forum saioa egitea iradokiko da.

Unitate honen xedea, ahazturiko liskarrez eta hauek gizakiengan izaniko ondorioez gaztetxoei gogoeta eginaraztea da, liskarren kudeaketa- eta eraldaketa-bideek duten garrantzia nabarmenduz. Era berean, liskar armatuek eraginiko biktima zibilen babesarekin nazioarteko komunitateak dituen konpromiso eta erantzukizunak ere aztergai izango dira.



 

Helburuak

Jarduera hau, Indarkeriarik ezaren eta Bakearen  Eskola-Egunean (IEBEN) egitea proposatzen bada ere, badago beste zeinahi egunetan ere jorratzea. Intermón Oxfam-en, denontzako mundu zuzenago eta baketsua eraikitzeko ahalegina egun bakar batera mugatzerik ez dagoela uste dugunez, Kaidara-ren bitartez, ildo horretako lanean jarraitzeko bestelako proposamen didaktikoen berri kontsulta dezazuen proposatzen dizuegu.



 
 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Erantsi iruzkina

 
Partekatu facebook delicious twitter technorati myspace google
 
Behera kargatu artxiboa
Deskargatu La_agencia_de_viajes_cast.pdf
Castellano
Deskargatu Hablando_se_entiende_la_gente_cat.pdf
Català
Deskargatu Hablando_se_entiende_la_gente_eus.pdf
Euskara
Deskargatu Hablando_se_entiende_la_gente_gal.pdf
Galego
 
Lanean jarraitu nahi baduzu…

…gai berarekin

Garapenean Laguntzeko Hezkuntza

Esperientzia honen xedea "Herritargoa iristeko hezkuntza" ikasgaia errealitatea —Hegoaldeko populazioen bizi-baldintzak eta hauen zergatiak— egokiago ezagutaraztea da. Iparralde/Hegoalde bereizketaren aurkako borroka-tresna den heinean, Garapenerako Elkarlanaren rola ere aztertuko...... [+]


 


…adin berekoekin

Pobreziaren aurkako txertoa

Monografiko honen xedea osasuna eskubide unibertsaltzat eta osasun-zerbitzuak herri-ondasun globaltzat aintzatestea da. Bertan, era berean, pobrezia eta osasunaren arteko lotura ezartzen da. Lehen jarduerak erakusten du, gaixotasunaren atzean, gizaki gaixoak daudela. Ondoren, osasunera...... [+]


 


…besteek egiten dutena ikusiz

Kulturartekotasunezko egitaraua

Haur etorkin askorentzat eskola da errealitate berriarekiko lehen kontaktu-gunea. Ikasle berriak ikastegian sartzeak aurre egin beharreko erronka asko dakarzkie denei: haurrei, ahalik eta lasterren integratu behar dutelako; ikastegiari, eskakizun berriei erantzun egokia eman behar dielako....... [+]


Lege-oharra | Pribatutasuna | Kontaktua
web-orriaren Espais, 2009