Kaidara-ren helburua, maila guztietako irakasle eta herritarrei, oro har, ikasgelan zein ikastegian, beren burua prestatzeko baliabideak eta proposamenak eskaintzea da, batzuek eta besteek beren hezkuntza-praktikan herritargo globala lortzeko hezkuntza landu eta txertatzeko aukera izan dezaten.
Kaidara, Nigerren Bihurguneko peule etniakoen irakaskuntza tradizionaleko ipuin didaktiko baten izena da. Maisuak ilunabarretan kontatu ohi die haur, gazte eta helduek bereizketarik gabe osaturiko entzuleriari.
Topaketa sinboliko eta misteriotsuez josiriko lurpeko herrialde batera hiru lagunek "biziki urrun eta biziki gertuko" den Kaidara jainkoaren etxera eginiko iniziazio-txangoa kontatzen da narrazio horretan; Kaidara jakitatearen eta urrearen jainkoa da. Itzulerako bidean hiruretatik bakar batek gaindituko ditu proba guztiak: ororen gain jakitatea lehenestearren, jasotako urre guztiari uko egitea erabaki duenak, hain zuzen.
Geure burua gizakitzat errealizatu eta konkistatzeko ibilbide aldrebesari ekiten diogunetik bertatik bahetu beharreko tranpak eta gainditu beharreko etapak erakusten dizkigu Kaidara narrazioak. Adin guztietako jendearentzat sorturiko afrikar ipuin handi horren alderdi ludikoaren azpian, irudi eta gertakizun guzti-guztiek dute ezkutuko adierarik.
Jakitateranzko iniziazio-bidaiaren narrazioa da Kaidara. Gurekin etorri nahi, txango egitera?
Kontuan hartu beharreko hainbat aspektu:
Hemen dautzan baliabideak eta bizipenak, hezkuntza alorrean Intermón Oxfam-ek hogeitaka urtez eginiko lanaren emaitza dira. Heziketa-baliabiderik deskargatu aurretik, noiz egin zen (bakoitzari dagokion fitxa teknikoan adierazten da) egin zen kontuan hartzea komeniko zaigu, unean unean indarrean egoniko Hezkuntza Legeak adierazitako terminoen arabera landu baitira baliabideak. Era berean, datu zehatzak jasotzen diren baliabideen kasuan data garrantzi handikoa izango da. Datu horiek egunera daitezke hainbat web orritan PNUD-ekoan, adibidez.
Bestetik, espazio hau uneoro aberastuko duten hezkuntza alorreko baliabide eta bizipen berriak, herritargo globala lortzeko hezitzaileen sareko kide edo taldeek garatzen dituzte.
Norberaren eta gainontzekoen praktikatik asko ikasten dela sinetsirik, Kaidaran hezitzaileek beren bizipenak jorratzen dituzte elkarrekin; esperientzia horiek, gainerako kideen ebaluazio eta auto-ebaluazioekin batera, hoberako bidean aurrerapausoak egiteko prozesutzat hartzen ditugu, egunean eguneko erronka eta testuinguruei egokituz eta prozesuan harturiko eskarmentuaren emaitzak bertan txertatuz.
Aintzat hartu beharreko beste saihets bat hizkuntzari dagokiona da. Kaidara web orria lau hizkuntzatan agertzen da: espainieraz, katalanez, galegoz eta euskaraz, baliabide eta esperientzien bila goazela, horiek baliagarri dauden hizkuntza denetan ager dakizkigun. Ikasleekin landu beharreko baliabideak, oro har, lau hizkuntzetan eskuratu eta erabili ahal izango dira; hezitzaileentzako berariazko baliabideak, aldiz, autoreak sortu duen jatorrizko hizkuntzan agertuko dira.
Hezitzaile talde honetako kide guztien itxaropen eta erronka berbera da: eskola bestelakotzea, mundua alda dadin.
Herritargo globala lortzeko hezitzaileen sarea kolektibo heterogeneoa da: espainiar estatu osoko autonomi erkideetako pertsonek osatzen dugu eta gizateriarekin eta planetarekin arduratsu izango den herritargo globala eratzeko konpromisoa geureganatua dugu.
Eskola hori posible izango bada, hezitzaileen kolektiboak erabateko partaidetza izan behar du bertan. Xede hori erdiesteko elkartu gara, trebatzen gara, ikertzen dugu eta sarean sortzen dugu, hots, kasuan kasuko gizakien eta erakundeen sinesmen, jokaera eta politiketan geure proposamenak txerta daitezen.
Guk bezala, herritargo globala lortzeko hezkuntzaren ideia eta proposamena babesten bere egiten dituzten estatu-mugez kanpoko hezitzaileekin ere harremanetan gaude.
Hezkuntza-esparru formal eta ez-formaletatik, gazte belaunaldien eta gainerako populazioaren artean, planetarekin eta gizateriarekin arduratsu izango den, giza eskubideen alde arituko den, justiziarekiko konpromisoa hartuko duen, aniztasuna aintzat joko duen, partaidetza tresna nagusi izango duen, herritargo globala eraikitzen laguntzea da gure helburu behinena.
Helburu orokor hori bi xedetan zehazten da: batetik, hezkuntza-alorreko eragile eta erakundeen sinesmen, jokaera eta politiketan herritargo globala lortzeko hezkuntzaren teoria eta praktika txerta daitezen erdiesteko, irakasleen antolamendu- eta partaidetza-prozesuak garatzen erraztea; bestetik, ikerkuntza, trebakuntza, esperientzien jorratzea eta sistematizazioa praktikatik areagotzea.
“Herritargo globala lortzeko hezitzaileen sarea, irakasleen artetik sorturikoa, ideia horrekin eta IO-ren ardatz estrategikoekin koherentzia osoz bat egiten duen estrategia da.”
Irene Milleiro
Kanpaina eta Azterketa Departamentuko Burua (Intermón Oxfam)
Herritargo globalak, gizataldean eta gizakian oinarrituriko eredu hau proposatzen du:
nornahik duen duintasunaz eta duintasun hori ezinbestez praktikan jartzeko premiaz jabetua,
tokiko eta, aldi berean, mundu zabaleko komunitateko kide izateaz jabetua,
mundu zuzenago eta iraunkorragoa erdiesteko konpromisoarekin engaiatua,
injustizia eta pobrezia suntsitzen laguntzea helburu hartu duena.
Herritar globalak
egungo mundu honen zabaltasun handiaren eta erronken jakitun dira,
beren burua eta gainerako herritarrenak, betetzea eska dakiekeen eskubide eta obligaziodun subjektu duin eta aldaketak eragiteko ahalmenduntzat dituzte,
beren egintzez arduradun dira eta, injustiziak eta giza eskubideen era guztietako urraketek gaitzitzen dituzte,
genero berdintasuna, aniztasuna eta gizakien eta herrien era denetako kidetasunak errespetatu eta aintzat jotzen dituzte, gizakia aberasteko balio duten heinean,
alor ekonomikoan, politikoan, sozialean, kulturalean, teknologikoan eta ekologikoan munduaren jarduera ezagutu, kritikoki aztertu eta hedarazteko kezkatuak daude,
eremu askotan, tokietatik hasi eta globaletaraino, komunitatean parte hartu eta berarekin engaiatuak daude, erronkei erantzuna emateko eta mundu bidezkoago eta iraunkorragoa erdiesteko,
boterearen, aukeren eta baliabideen bestelako banaketa bati esker, herritarren arteko bereizketaren kontra borrokatuko duen herritargo aktiboa sortzen laguntzen dute.
Bilatzaile honek lau bilaketa-eremu ditu. Ez da zertan laurak bete baina, horrela eginez gero, baliabide jakin batzuk aurkitzeko baliagarria gerta daiteke. Bilaketa zenbat eta zehaztasun gehiagoz egin, orduan eta zehatzagoak izango dira emaitzak, baliabideak.
Bilaketa-eremuak:
Giltza hitza: Baliabidearen deskribapenean aurkitu nahi den hitza edo hitz multzoa idazteko aukera ematen du eremu honek. Bilaketa hori plataformak darabiltzan lau hizkuntzetan egin daiteke: espainieraz, katalanez, euskaraz eta galegoz.
Gaiak / Tipologia / Hartzaileak Eremu hauetan kategoriak definituta daudenez, bilatzailea goitibeherako menu gisa agertzen da. Aukera jakin bat hautatu edo, bestela, "begiratu denak" eremua utz dezakegu, eremurik zehazteko asmoa ez badugu.
"Gaiak" ataleko kategoriak definitzeari dagokionez, sailkapena soildu egin da, bost gai nagusi ezarrita. Goitibeherako menuaren ondoan duzu bloke bakoitzean dauden gai zehatzak azaltzen dituen koadroa.
Behar diren eremu guztiak betetakoan, "bilatu" botoia sakatu behar da, emaitzen zerrenda eskuratzeko. Emaitza horiek, Kaidaran argitaratu diren daten arabera, berrienetik aspaldikoenera, sailkaturik agertuko dira. Baliabideari buruzko xehetasunezko informazioa ikusi eta materiala deskargatu ahal izateko, hautatu nahi duzun emaitza eta zoaz fitxa teknikoari dagokion orrira.
Los contenidos de esta web, incluyendo, entre otros, imágenes, logotipos, gráficos, animaciones, textos o aplicaciones informáticas, cualesquiera que sea su formato, lenguaje de programación y forma de representación son propiedad de Intermón Oxfam con domicilio social en Roger de Llúria 15, 08010 Barcelona (España)., o bien ha adquirido los correspondientes derechos de sus propietarios, y están protegidos por las leyes y tratados internacionales en materia de propiedad intelectual y, en su caso, industrial, así como por la normativa reguladora de los nombres de dominio.
Se permite el uso de hipervínculos a esta web y la utilización o reproducción, total o parcial, sin ánimo de lucro, de sus contenidos siempre que se haga constar la fuente y se incluya un hipervínculo a esta web, y en los casos permitidos en los artículos 31 a 34 de la Ley de Propiedad Intelectual (Real Decreto Legislativo 1/1996, de 12 de abril). Queda prohibido el uso de marcos (frames) o cualesquiera otros mecanismos destinados a ocultar el origen o fuente de los contenidos, cualquier uso, transformación o explotación de los mismos con finalidades comerciales, promocionales o contrarias a la ley, moral u orden público, que pudiera lesionar los intereses o perjudicar la imagen del Titular o de terceros legítimos, que constituyan competencia desleal o, en general, en contra de lo dispuesto en estas Condiciones de Uso.
USO DE COOKIES Y DEL FICHERO DE ACTIVIDAD
El prestador por su propia cuenta o la de un tercero contratado para la prestación de servicios de medición, pueden utilizar cookies cuando un usuario navega por el sitio web. Las cookies son ficheros enviados al navegador por medio de un servidor web con la finalidad de registrar las actividades del usuario durante su tiempo de navegación.
Las cookies utilizadas por el sitio web se asocian únicamente con un usuario anónimo y su ordenador, y no proporcionan por sí mismas los datos personales del usuario.
Mediante el uso de las cookies resulta posible que el servidor donde se encuentra la web, reconozca el navegador web utilizado por el usuario con la finalidad de que la navegación sea más sencilla, permitiendo, por ejemplo, el acceso a los usuarios que se hayan registrado previamente, acceder a las áreas, servicios, promociones o concursos reservados exclusivamente a ellos sin tener que registrarse en cada visita. Se utilizan también para medir la audiencia y parámetros del tráfico, controlar el progreso y número de entradas.
El usuario tiene la posibilidad de configurar su navegador para ser avisado de la recepción de cookies y para impedir su instalación en su equipo. Por favor, consulte las instrucciones y manuales de su navegador para ampliar esta información.
Para utilizar el sitio web, no resulta necesario que el usuario permita la instalación de las cookies enviadas por el sitio web, o el tercero que actúe en su nombre, sin perjuicio de que sea necesario que el usuario inicie una sesión como tal en cada uno de los servicios cuya prestación requiera el previo registro o “login”.
Las cookies utilizadas en este sitio web tienen, en todo caso, carácter temporal con la única finalidad de hacer más eficaz su transmisión ulterior. En ningún caso se utilizarán las cookies para recoger información de carácter personal.
DIRECCIONES IP
Los servidores del sitio web podrán detectar de manera automática la dirección IP y el nombre de dominio utilizados por el usuario. Una dirección IP es un número asignado automáticamente a un ordenador cuando ésta se conecta a Internet. Toda esta información es registrada en un fichero de actividad del servidor debidamente inscrito que permite el posterior procesamiento de los datos con el fin de obtener mediciones únicamente estadísticas que permitan conocer el número de impresiones de páginas, el número de visitas realizadas a los servicios web, el orden de visitas, el punto de acceso, etc.
SEGURIDAD
El sitio web utiliza técnicas de seguridad de la información generalmente aceptadas en la industria, tales como firewalls, procedimientos de control de acceso y mecanismos criptográficos, todo ello con el objeto de evitar el acceso no autorizado a los datos. Para lograr estos fines, el usuario/cliente acepta que el prestador obtenga datos para efectos de la correspondiente autenticación de los controles de acceso.
EXCLUSIÓN DE GARANTÍAS Y RESPONSABILIDAD
INTERMÓN OXFAM no se hace responsable, en ningún caso, de los daños y perjuicios de cualquier naturaleza que pudieran ocasionar, a título enunciativo: errores u omisiones en los contenidos, falta de disponibilidad del portal o la transmisión de virus o programas maliciosos o lesivos en los contenidos, a pesar de haber adoptado todas las medidas tecnológicas necesarias para evitarlo.
ENLACES
Este sitio Web se dispone de enlaces o hipervínculos hacía otros sitios de Internet, INTERMÓN OXFAM no ejercerá ningún tipo de control sobre dichos sitios y contenidos. En ningún caso INTERMÓN OXFAM asumirá responsabilidad alguna por los contenidos de algún enlace perteneciente a un sitio Web ajeno, ni garantizará la disponibilidad técnica, calidad, fiabilidad, exactitud, amplitud, veracidad, validez y constitucionalidad de cualquier material o información contenida en ninguno de dichos hipervínculos u otros sitios de Internet. Igualmente la inclusión de estas conexiones externas no implicará ningún tipo de asociación, fusión o participación con las entidades conectadas. INTERMÓN OXFAM aconseja la lectura de los avisos legales específicos de cada sitio Web al que acceda.
Gaiak: Nortasun eta aniztasun kulturala, Bakea eta liskarra
Baliabide-mota: Material didaktikoa
Hartzaileak: 16 urtetik gorakoak, 14 - 16 urte artekoak, 12 - 14 urte artekoak
Azalpena
Komiki bat irakurri ondoren, jarduera honetan gure erabakietan beldurrak duen eragina aztertzen da eta, ondotik, egungo gizartean segurtasun kontzeptuak zer adierazten duen hausnartzeko aukera izango dugu. Era berean, armak edukitzea zuzeneko indarkeriaren astungarri dela aitortzen du.
Jarduera hau taldean, ordubetez gutxi gorabehera, garatuko da.
Helburuak
Jarduera hau, gai honekin loturiko beste hainbat material eta jarduera eskaintzen dituen Armak kontrolpean maleta pedagogikoaren barneko Mugi zaitez. Armak kontrolpean baliabide-karpetako osagaietako bat da.
Eduardo Galeano-ren El miedo global poema irakurrita, beldurraren kulturaz gogoeta egiteko aukera ematen da. Horretarako, eztabaida eta gogoetarako ateak zabaldu behar dituzten hainbat galdera egingo dira: zergatik bizi gara beldurrez, nolako eraginak dituen jarrera horrek, bestela bizitzea posible...... [+]
Global express-en edizio honetako helburua, krisi sozio-ekonomiko larri batean —Argentinak 2002an bizi izan zuen hartan, adibidez— eragina duten mota guztietako aktore eta faktore ugariak identifikarazi eta ulertaraztea da. Irudien azterketa abiagune harturik, argentinar biztanleriarenganako...... [+]
Esperientzia hau Madrilgo Intermón Oxfam-eko hezkuntza-taldeko irakasle eta kideek osaturiko lantaldeak burutu zen, DBHko 4.eko Geografia Ekonomikoa eta Batxilergoko 2.eko Lur Zientziak ikasgaiak antolatzeko helburuz, herritargo globalera iristeko hezkuntzaren ikuspegitik.
Esperientzia hor...... [+]