KAIDARA - Experiencias y recursos educativos para una ciudadanía global
Argentina, krisian hondoratuzItzuli
Autorea: Gaspar Tarrida

Data: 2002

Gaiak: Giza garapen iraunkorra, Demokrazia eta parte hartzea , Giza eskubideak

Baliabide-mota: Material didaktikoa

Hartzaileak: 16 urtetik gorakoak, 14 - 16 urte artekoak, 12 - 14 urte artekoak

Argentina, krisian hondoratuz
 

Azalpena

Global express-en edizio honetako helburua, krisi sozio-ekonomiko larri batean —Argentinak 2002an bizi izan zuen hartan, adibidez— eragina duten mota guztietako aktore eta faktore ugariak identifikarazi eta ulertaraztea da. Irudien azterketa abiagune harturik, argentinar biztanleriarenganako enpatia sortaraztea nahi da ikaslearengan eta, bide batez, gai horren inguruan ezagutzen dituen kontzeptuak errepasatzea. Hurrengo jardueretan kontua da krisiaren zergatiak aztertzea eta bertako aktore nagusiak (kanpo-zorra, Gobernua eta “corralito" ezaguna, NMF, etab.) identifikatzea. Prentsako titular eta argazkien bitartez, Argentinan suertaturiko leherketa soziala aztertuko da, eltze-burrunbekin eginiko protesta eta guzti. Azkenean, krisiaren lau konponbidez eztabaidan jardun dezan eskatuko zaio ikasleari.



 

Helburuak

Hedabideetan inpaktua izaten duten izari globaleko gai eta gertakariak jorratzeko tresna da Global express. Gure edizio guztietan agertzen dira hiru elementu: gaiaren testuingurua finkatzeko artikulu eta baliabideez osaturiko dossierra, irakasleentzako orientazioak eskaintzen dituen gida didaktikoa eta, azkenik, ikasleak landu beharreko hainbat jarduera dakartzan hezkuntza-proposamena.

Global express-en xedea ikasleen artean galderak sortaraztea da, errealitateaz ikuspen kritikoa izan dezaten: horri esker ulertu ahal izango dute mundu zabalaren egoera eta garatzen ari den mundu-bazter horren egoera, bereziki.



 
 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Erantsi iruzkina

 
Partekatu facebook delicious twitter technorati myspace google
 
Behera kargatu artxiboa
Deskargatu Argentina_actividad_CAS.pdf
Castellano
Deskargatu Argentina_actividad_CAT.pdf
Català
Deskargatu Argentina_actividad_EUS.pdf
Euskara
Deskargatu Argentina_actividad_GAL.pdf
Galego
 
Behera kargatu ondoko artxiboak    
Deskargatu Argentina_dossier_y_guia_CAS.pdf

Argentina_dossier_y_guia_CAS.pdf

Deskargatu Argentina_dossier_y_guia_CAT.pdf

Argentina_dossier_y_guia_CAT.pdf

Deskargatu Argentina_dossier_y_guia_EUS.pdf

Argentina_dossier_y_guia_EUS.pdf

Deskargatu Argentina_dossier_y_guia_GAL.pdf

Argentina_dossier_y_guia_GAL.pdf

 
Lanean jarraitu nahi baduzu…

…gai berarekin

Gazteen parte-hartzea Vilanova i Vallormanes udalerrian

Praktika horrek proposatuko digu nola landu, Ikaskuntza eta Zerbitzu (IkZ) proiektuetatik abiatuta, udalerriko parte-hartzea, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) 4. mailako ikasleekin. Lana lau esparrutan egin zen: gazteen casal baten sorrera eta jarduera, udal irrati baten sorrera, IkZ-n...... [+]


 


…adin berekoekin

Haurtzaro lapurtua

Argazkiak ikusi eta testuak iruzkintzearen bidez, gizakiengan —haurrengan, batik bat— gerrak dituen ondorioak aztertuko dira. Jarduera ordubeteko bi saiotan egiteko aurreikusi da. Lehenean, Gervasio Sánchez-en Vidas minadas, cinco años después liburutik hautaturiko hainbat arga...... [+]


 


…besteek egiten dutena ikusiz

Kartel itsasketa / Munduak elkarlotuz_Enara-ametsak

Esperientzia hau Munduak elkarlotuz proiektuaren VII. edizioko lanaren parte baten ondorioz sortu zen, hots, amaiera aldean eratu zen, ikasleek egin duten lana eta atera dituzten ondorioak ezagutarazi nahi izan zituztenean. Plastikako irakaslearen laguntzarekin, migrazioei buruzko plataforman ikasleek...... [+]


Lege-oharra | Pribatutasuna | Kontaktua
web-orriaren Espais, 2009