KAIDARA - Experiencias y recursos educativos para una ciudadanía global
Gure munduaren aldaketan aktiboki dihardugu Itzuli
Autorea: Claudia Avelar Aguilar (Centro Técnico San Ignacio, El Negrito, Yoro, Honduras)

Data: 2010

Gaiak: Giza garapen iraunkorra

Baliabide-mota: Hezkuntza-esperientzia

Hartzaileak: 12 - 14 urte artekoak

Gure munduaren aldaketan aktiboki dihardugu
 

Azalpena

San Ignacio, El Negrito, Yoro-ko (Honduras) San Ignacio Zentro teknikoan garatutako esperientzia honetan jorratzen da Planetaren hondatze prozesuan gure esku hartzeak duen eragina. Gazteek eta komunitateek ingurugiroarekiko bestelako jarrera eta jokaerak har zitzaten xedez hainbat jarduera burutu ziren. 2008 urteko Munduak Elkarrekin Lotuz programan parte hartzeari esker sortu zuten, klima aldaketa gai harturik, ziklo komuneko hirugarren mailako 31 ikaslek. Bai ikasgelan, bai komunitatean ikerketak, elkarrizketak eta talde-lanak erabili ziren praktika burutzeko. Ikasitako guztia gainerako ikaskideei erakutsi zitzaien, hitzaldi eta ikus-entzunezko aurkezpenetan. Era berean, hiriko telesaio batean parte hartu zuten egileek eta, horri esker, telefonia mugikorreko antenek inguruko populazioaren osasunean izan ditzaketen eraginak ikertzeko beka eskuratu zuten.



 

Helburuak

Esperientzia hau, Los Negrales-en (Madril) 2009ko uztailean eginiko Herritargo globalerako Hezkuntzako III. Mintegian aurkeztu zen eta bertako memoria Kaidaran dago eskuragarri.



 
 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Erantsi iruzkina

 
Partekatu facebook delicious twitter technorati myspace google
 
Behera kargatu artxiboa
Deskargatu Participemos_activamente_en_el_cambio_de_nuestro_mundo.pdf
Castellano
 
Lanean jarraitu nahi baduzu…

…gai berarekin

Ogia eta arrosak

Jolas baten bitartez, egungo nazioarteko merkataritzak bideratzen dituen lan-harremanetan dauden botere-harremanak biziarazten da eta, era berean, lan eta greba kontzeptuen inguruan gogoeta eginarazten da. Tangerreko Azulema Allemmen hitzen bidez, material honek Hegoaldeko herrialde askotako...... [+]


 


…adin berekoekin

Immigrazio irudiak

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) 4.eko ikasleekin egin zen esperientzia honen helburua da, ikasleek immigrazioarekin loturiko egiazko egoerak identifika ditzaten eta horiek kritikoki aztertzeko gai izan daitezen. Munduak elkarlotuz_Enararen ametsak izeneko proposamen didaktiko telematikoan...... [+]


 


…besteek egiten dutena ikusiz

Munduak elkarlotuz_Enara ametsak

Munduak elkarlotuz proiektuan parte hartzeak 5. ikasturteko ikasleak eta tutorea inplikatu zituen esperientziaren helburua geroz eta zabalagoa den herrixka global honetako herritarrak ezagutzea zen, hainbat herrialdetako gizakiekiko gizarte solidarioago eta irekiago baten eraikuntzan eta horren...... [+]


Lege-oharra | Pribatutasuna | Kontaktua
web-orriaren Espais, 2009