KAIDARA - Experiencias y recursos educativos para una ciudadanía global
Karim-en oparia Itzuli
Autorea: Fundació Catalana de l?Esplai, Intermón Oxfam

Data: 2007

Gaiak: Giza garapen iraunkorra, Giza eskubideak

Baliabide-mota: Material didaktikoa

Hartzaileak: 16 urtetik gorakoak, 14 - 16 urte artekoak, 12 - 14 urte artekoak, 10 - 12 urte artekoak

Karim-en oparia
 

Azalpena

Kontsumo arduratsua jorratuko duen lantegi honen helburu nagusia, ikasleek, kontsumitzaile diren aldetik, kontzientzia hartzea eta bestelako kontsumoa hobesteko proposamenak eta jarrerak garatzea da. Kontsumo arduratsura bideratutako hezkuntzak gizakia herritar global bihurtzen lagundu nahi du, pertsona hori kontzienteago, parte-hartzaileago, kritikoago, arduratsuago eta solidarioago izan dadin, justizia sozial handiagoa eta ingurune alorreko oreka egokiagoa izango dituen gizarte baten subjektu politikoa izango baita.

Lantegia lau etapatan egituratu da: lehena motibatze eta arakatze jarduera da eta, ikasleek gai horren inguruko sentimendu eta ezagutza adierazteaz gainera, jardueraren xedeak ezagutzea izango du helburu. Bigarren etapak, kontsumo fenomenoarekin kontaktuan jartzeko eta fenomeno horrekin loturiko edukiak ezagutzeko aukera emango die ikasleei era atsegin eta dinamiko batez. Ondoren, berregituratze etapan murgilduko da jarduera, ikasleei jorraturiko eduki berriez gogoeta egiteko parada emanez. Sintesi modura, azken etapan kontsumo-aukeren konkrezioa eta aplikazioa egingo da, kontsumo arduratsuaren aldeko proposamenen bitartez.

Lantegiak jarduera modu lineal batean garatzeko aukera ematen du baina, era berean, hautabidezko zenbait proposamen didaktikoren bitartez, lantegiko etapa bakoitzeko helburuetan sakontzea ere ahalbidetzen du.



 
 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Erantsi iruzkina

 
Partekatu facebook delicious twitter technorati myspace google
 
Behera kargatu artxiboa
Deskargatu Karim_Taller_de_consumo_responsable_cast.pdf
Castellano
Deskargatu karim_Taller_de_consumo_responsable_cat.pdf
Català
Deskargatu Karim_Taller_de_consumo_responsable_eusk.pdf
Euskara
Deskargatu karim_Taller_de_consumo_responsable_gal.pdf
Galego
 
Behera kargatu ondoko artxiboak    
Deskargatu Karim_cast.zip

Karim_cast.zip

Deskargatu karim_cat.zip

karim_cat.zip

Deskargatu karim_eus.zip

karim_eus.zip

Deskargatu karim_gal.zip

karim_gal.zip

 
Lanean jarraitu nahi baduzu…

…gai berarekin

Bizipen partekatuaren arbola. Heziketa-bizipenak herritargo globalerako heziketaren ikuspegitik sistematizatzeko prozesua

EAE eta Kantabriako hezitzaile talde bat heziketazko esperientziak sistematizatzearen bitartez, eguneroko errealitatea ikasteko, sortzeko eta transformatzeko prozesuak sustatuko dituzten metodologien bila martxan jarri dela irakurriko dugu dokumentu honetan. Idazlaneko lehen atalean, herritargo...... [+]


 


…adin berekoekin

Arroza, bizia

Simulazio joko honetan nazioarteko merkataritzazko harreman konplexuak ulertzeko aukera ematen da eta, aldi berean, gure sistema arautzen duten mekanismo ekonomikoetako batzuk erakusten ditu. Jokoaren bitartez, egungo nazioarteko merkataritza sistema honek planetako biztanleriaren gehiengo bati...... [+]


 


…besteek egiten dutena ikusiz

Garapenean Laguntzeko Hezkuntza

Esperientzia honen xedea "Herritargoa iristeko hezkuntza" ikasgaia errealitatea —Hegoaldeko populazioen bizi-baldintzak eta hauen zergatiak— egokiago ezagutaraztea da. Iparralde/Hegoalde bereizketaren aurkako borroka-tresna den heinean, Garapenerako Elkarlanaren rola ere aztertuko...... [+]


Lege-oharra | Pribatutasuna | Kontaktua
web-orriaren Espais, 2009