KAIDARA - Experiencias y recursos educativos para una ciudadanía global
Etxeko hozkailuak ezkutatzen duena Itzuli
Autorea: Israel García, Marga Florensa, Quique Porcar, Jordi Sant, M. Ángels Alié, Lucas Pérez, Anna Duch

Data: 2013

Gaiak: Giza garapen iraunkorra, Nortasun eta aniztasun kulturala, Demokrazia eta parte hartzea , Giza eskubideak

Baliabide-mota: Material didaktikoa

Hartzaileak: 12 - 14 urte artekoak, 14 - 16 urte artekoak, 16 urtetik gorakoak, Hezitzaileak

Etxeko hozkailuak ezkutatzen duena
 

Azalpena

Global express honek azaltzen du nola funtzionatzen duen gure elikatze-sistemak: mila milioi pertsonak gosea nozitzen dute eta, bitartean, herrialde industrializatuetako biztanleen erdiak baino gehiagok gehiegizko pisua du. Ikasgelan lantzeko proposamenak eskaintzen ditu bidegabekeria horri aurre egiteko, kontsumo-praktika eta azturak aldatuz.

Planteatzen dugun metodologia ikerkuntza-egintzan oinarritzen da, taldekako lanetik eta ondorioen baterako azterketatik abiatuta. Gure erosketa-saskia hasieran ikerturik eta elikatze-sisteman sartzen diren elementu guztiei (asko eta era askotakoak baitira) heltzeko, bost ikerlan egitea planteatzen du proposamen honek, horietako bat taldeka egin dezagun. Ikertalde bakoitzak elikagai bana aztertu beharko du: anana, perka, haragia, artoa eta ogia.

Bost ikerlan horietako bakoitza bere ildotik doanez, barreiatze antolatu horrek bidea ematen digu ikasleei beren interes, trebezia eta gaitasunekin hobekien egokitzen diren gaiak eskaintzeko.

Ikerlan bakoitzetik informazio jakin bat jasoko dugu; bildutako guztia, gerora, gelan partekatuko dugu, elikatze-sistemaz ikuspegi globalagoa izan dezagun. Ondoren, atzeman ditugun arazoei heltzeko balizko alternatibak ikusiko ditugu eta, amaiera emateko, kontsumitzaile garen aldetik, aldaketa gorpuzten laguntzeko zer egin dezakegun planteatuko diogu geure buruari.



 

Helburuak

Hedabideetan inpaktua izaten duten izari globaleko gai eta gertakariak jorratzeko tresna da Global express. Gure edizio guztietan agertzen dira hiru elementu: gaiaren testuingurua finkatzeko artikulu eta baliabideez osaturiko dossierra, irakasleentzako orientazioak eskaintzen dituen gida didaktikoa eta, azkenik, ikasleak landu beharreko hainbat jarduera dakartzan hezkuntza-proposamena.

Global express-en xedea ikasleen artean galderak sortaraztea da, errealitateaz ikuspen kritikoa izan dezaten: horri esker ulertu ahal izango dute mundu zabalaren egoera eta garatzen ari den mundu-bazter horren egoera, bereziki.



 
 

Iruzkinak
lolA (02-02-2014-14:08:02)
ME GUSTO
 

Erantsi iruzkina

 
Partekatu facebook twitter google
 
Behera kargatu artxiboa
Deskargatu Lo_que_nuestra_nevera_esconde_ES.zip
Castellano
Deskargatu Lo_que_nuestra_nevera_esconde_CAT.zip
Català
Deskargatu Lo_que_nuestra_nevera_esconde_EUS.zip
Euskara
Deskargatu Lo_que_nuestra_nevera_esconde_GAL.zip
Galego
 
Behera kargatu ondoko artxiboak    
Deskargatu Lo_que_nuestra_nevera_esconde_ingles.zip

Lo_que_nuestra_nevera_esconde_ingles.zip

Si te gusta el trabajo que realizamos, puedes contribuir a que podamos seguir educando para una ciudadanía global haciendo un donativo. ¡Muchas gracias!
 
Lanean jarraitu nahi baduzu…

…gai berarekin

Eskola aldatzeko arrastoak

Gizateriarekin eta planetarekin arduratsu izango den herritargo globaleko korronte bat osatzeko, euskarriak eskolatik hasita finkatu behar dira. Gelako egunerokotasunean sinesmen horri eusten diogunok badakigu hori ez dela erraza, baina bizi garen mundu honetan aurrean jarri dizkigun erronka batzuek...... [+]


 


…adin berekoekin

Igelaren istorioa

Istorio bat irakurtzetik abiatuta, eguneroko bizitzako egoera zenbaitekiko paralelotasunak bilatu eta istorioko hainbat elementu gure errealitateko pertsonaia edo erakundeekin identifikatzea da kontua. Igelaren narrazioa irakurri eta, ondoren, iruzkinez hainbat termino jorratu ahalko dira: objektibotasuna,...... [+]


 


…besteek egiten dutena ikusiz

Heziketara begirako ipuin sorta

Praktika honen funtsa Gines-ko (Sevilla) Angel Campano Lehen Hezkuntzako Ikastetxean ipuin asko irakurri eta iruzkindu ondoren egin zen baterako hezkuntza-lan bat da. Baterako hezkuntzadun edukia zuten edo elkarbizitzarako heziketarakoak ziren liburu haiek hiru sailetan (bat ziklo bakoitzeko)...... [+]


Si quieres recibir información sobre las novedades del programa educativo de Oxfam Intermón, inscríbete en el programa Educar para una ciudadanía global.
Suscríbete




Lege-oharra | Pribatutasuna | Kontaktua
web-orriaren Espais, 2019