KAIDARA - Experiencias y recursos educativos para una ciudadanía global
Bilaketaren emaitzakItzuli hasierara
Herritargo globalera begirako praktikak planifikatu eta ebaluatzeko tresnak Herritargo globalera begirako praktikak planifikatu eta ebaluatzeko tresnak

Herritargo globalerako heztea, komunitate lokal eta globaleko kide izateaz jabetutako herritarrak heztea da; herritar horiek, hain zuzen, mundu zuzenago eta jasangarriago bat eraikitzeko konpromisoa hartuak daudelako. Agerkari honen helburua, orientazio-irizpideen sistema batez osaturiko markoa eskaintzea da; irizpide horiek aukera emango digute geure hezkuntza-praktika planifikatu eta ebaluatzeko, herritargo globalerako hezkuntzaren ikuspegitik. Testua hiru kapitulutan antolatu da: lehenean, irizpide-sistema horren logika globala zein den azaltzen delarik, horien osagaiak agertzen ditu ikuspegi jeneralista eta operatibotik: balioak, emaitzak, metodologiak, determinatzaileak, etab. Bigarren kapituluan irizpide-sistema horren erabilgarritasuna azaltzen du modu praktikoan eta, era berean, hainbat ikuspegi, premia edota aukeren arabera baliatzeko pistak ematen ditu. Hirugarrenak, azkenik, orientazio-irizpide horiek lanabes praktiko nola bihur daitezkeen erakusten... [+]
 
Herritargo globalerako hezkuntza eta ikastetxeak; begirada eraldatzailea Herritargo globalerako hezkuntza eta ikastetxeak; begirada eraldatzailea

Gaur egungo garaiotan hezkuntzari buruzko eztabaida politikoa herritargoaren inguruan egosten eta mamitzen ari da. Alde batetik eta bestetik argudioak biderkatzen diren bitartean, hezitzaile izateko ardura daukagunok betiko galderari bueltaka segitzen dugu: nolako herritargoa eraikitzen (laguntzen) ari garen eskolatik. Bizitzarako, ezer arrotz izango ez zaigun mundu baterako heztea da gure asmoa eta horrek, noski, eskola mundua berreratzera garamatza. Hezkuntza eredu humanista eta global berria abiapuntua hartuta, liburu honek eskaintzen digun ikusmoldea kosmopolita, emantzipatzaile, kritiko, parte-hartzaile, demokratiko, eraikitzaile, gogoetatsu, dialogiko eta, batez ere, transformatzailea da. Liburu honek eskola-praktikaren diagnostikoa, premiak eta antolamendurako euskailuak planteatzen dizkigu era zorrotz, didaktiko eta ulergarri batean. Horregatik bihurtu da ezinbesteko irakurketa hezitzaileentzat eta argi-emailea seme-alaben eskola-ereduaz kezkatzen diren gurasoentzat. Mundu... [+]
 
Protozoo intsumisoak. Herritargoa eta kontsumo arduratsua Protozoo intsumisoak. Herritargoa eta kontsumo arduratsua

Hona hemen opari polita, ez-kontsumista (jakina!) eta bikoitza: edukietan hezi nahi gaitu; formetan, goxatu. Ez, noski, bera liburu atsegin edo eskuzabal izatearren; alderantziz, arduragarri gertatzen da, baina jendea, gizartea eta naturarekiko adeitsu agertzen da. Gogoeta kritikoak funtsezko baieztapen honetatik abiatzen dira: hiria merkatu da, herritarra kontsumitzaile. Ikusmolde horretatik, kontsumo partekatu berri bati heltzeko proposamenak ez dira gutxi, ingurumena eta gizartea aintzat joko dituen eredu horrek gizakiaren gaitasunak biderkatuko dituelako. Egungo errealitateak testua (berez, baliagarria) vademecum bihurtu du, berak erakusten duelako alor honetan bide berriak urratu beharko liratekeela, krisia (krisi eta aukera) loratu eta ekonomia gizateriaren premiak betetzea den esentzia egiazko eta bakarra mamitzeko. Hau bezalako saiakera asko beharko dira protozoo intsumiso asko ager daitezen, kontsumoan ez ezik, ekoizpenean, banaketan, finantzetan, herrigintzan,... [+]
 
Eskola aldatzeko arrastoak Eskola aldatzeko arrastoak

Gizateriarekin eta planetarekin arduratsu izango den herritargo globaleko korronte bat osatzeko, euskarriak eskolatik hasita finkatu behar dira. Gelako egunerokotasunean sinesmen horri eusten diogunok badakigu hori ez dela erraza, baina bizi garen mundu honetan aurrean jarri dizkigun erronka batzuek (pobrezia, klima aldaketa eta antzekoak) ezin dute itxaron. Egungo hezkuntza-sistemak erantzun gutxi eskaintzen du. Bestelako hezkuntza-eredua ikusi behar dugu, humanista, elkarrizketan eta elkarbizitzan oinarritua, justiziaren kezka sentituko duen, ingurunera eta mundua zabalik egongo den komunitate-eskola eraikiko duena. Erronka behinena, beraz, "izateko" eta eraldatzeko hezkuntza eraikitzea da. Eskola aldatzeko arrastoak sailak, Desiderio de Paz Abril-en Escuelas y educación para la ciudadanía global; una mirada transformadora liburuaren edukiak jasotzen ditu. Herritargo globalerako hezkuntzaren proposamena sakon eta zabal oinarritzean urte asko eman dituelarik, autore... [+]
 
Hezkuntza-zentro eraldatzaileak: herritargo globala eta eraldakuntza soziala Hezkuntza-zentro eraldatzaileak: herritargo globala eta eraldakuntza soziala

Publikazio honen abiaburua, Herritargo Globalerako Hezitzaileen Sarearen baitan eta erakunde horren batzorde estrategikoan partaidetzaz garatutako ikerkuntza prozesua da. Prozesuaren ipar-orratza galdera hau izan da: Nolako praktikak izan behar du ikastetxeak, herritargo globalaren ikusmoldetik, gizartearen eraldatzaile izateko? Publikazio honen abiaburua, Herritargo Globalerako Hezitzaileen Sarearen baitan eta erakunde horren batzorde estrategikoan partaidetzaz garatutako ikerkuntza prozesua da. Prozesuaren ipar-orratza galdera hau izan da: Nolako praktikak izan behar du ikastetxeak, herritargo globalaren ikusmoldetik, gizartearen eraldatzaile izateko? Sareko eta Intermón Oxfam-en herritargo globalerako hezkuntza-ereduan oinarriturik, aldakuntza-ideal horrekin partzialki edo erabat lotzen diren beste hezkuntza-eredu batzuk bildu eta horiekin dihardu kritikoki txosten honek; horiez gainera, bideragarriak diren ibilbide aldakorrak zehazten ditu, hiru mailatako praktiketatik... [+]
 
Orriak:  
  
Lege-oharra | Pribatutasuna | Kontaktua
web-orriaren Espais, 2017